Iranek beste urrats bat eman du programa nuklearra martxan jartzeko bidean. Bushehrko zentral nuklearreko erreaktorean erregaia sartu du lehen aldiz. Orain uranio aberastua sartu beharko dute -163 bloke-, eta, aurreikusi dutenez, bi hilabeteko epean martxan izango da planta hori.
Europako Batasunak, bien bitartean, hainbat zigor ekonomiko iragarriko ditu gaur. Iranekin elkarrizketak berriz has daitezen presio egiteko ezarriko ditu zigor horiek. Laugarren zigor sorta da oraingokoa, aurretik nazioarteko beste estatuk eta erakundek zigor gehiago ezarri badituzte ere. Heldu den azaroaren 15ean berriz negoziazio mahaira itzultzeko proposamena egin berri dio Bruselak Teherani. Catherine Ashton EBko Atzerri Politika eta Segurtasunerako goi komisarioak jakinarazi du, baina, oraindik ez duela erantzunik jaso.
Bushehrko zentraleko erreaktorean erregaia sartu du Teheranek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu