Ameriketako Estatu Batuak

Bushek atzera bota du baimenik gabeko telefono entzuketen asmoa, presioengatik

2007ko urtarrilaren 18a
12:41
Entzun
George Bush Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidenteak ez du baimen judizialik gabeko telefono entzuketen programarekin segituko, presioak jaso ostean, atzera bota duelako asmoa, AEBetako Justizia Sailak esan duenez. AEBetan egingo duten entzuteka "oro", Nazioarteko Zaintza Auzitegiaren baimena jaso ondoren egingo dela esan du Justizia Sailak.

Orain arte, 2001eko iraileko atentatuetatik, epaileen baimenik gabe egin zitzaketen telefono entzuketak, baina hainbat legelarik eta eskubide zibilen aldeko taldeek kritikak eginak zituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.