AEBetako Kongresuak Irakeko gerraren inguruan onartutako lege proiektuari betoa ezarri dio George Bush presidenteak. Izan ere, gerrarako baliabideak areagotzen ditu lege horrek, baina, era berean, erretiratze egutegi eta epe zehatzak ezartzen ditu; egitasmo horren arabera, 2008ko martxoan AEBetako tropak Iraketik kanpo leudeke.
Gehiengoa demokratek dute Kongresuan, eta horri esker onartu dute lege proiektua. Baina, esan bezala, Bushek botoa jarrio dio. AEBetako presidentearen arabera, "porrota eta arduragabekeria" da erretiratzeari datak eta epeak jartzea. Gainera, Iraken diren buruzagi militar estatubatuarrak egiten ari diren lana baldintzatuko lukeela nabarmendu du.
Horrenbestez, ez atzera eta ez aurrera geratu da demokraten eta Bushen arteko ika-mika: Bushek Kongresuaren baimena behar du Irakeko gerrarako baliabideak areagotzeko, eta, demokratei, berriz, 67boto falta zaizkie Senatuan betoari aurre egiteko besteko indarra izateko.
Mundua
Bushek betoa jarri dio Iraketik erretiratzeko AEBetako Kongresuaren egitasmoari
Tropak ateratzeko egutegi bat egitea eta epe bat ezartzea " porrota eta arduragabekeria" litzatekeela adierazi du. Irakeko gerrarako diru baliabideak areagotzen dtuen lege proiektua onartu zuen Kongresuak gehiengo demokrataren ekimenez, baina trukean, erretiratze egutegia zehazten du lege berak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu