Mundua

Bushek dio Irakekoa "garaipen estrategikoa" izan dela

Bihar bost urte hasi ziren Ameriketako Estatu Batuak gerran han. Okupazioak eurentzat "kostu handia" izan duela ere aitortu du AEBetako presidenteak.

2008ko martxoaren 19a
16:58
Entzun
Bihar beteko dira bost urte Ameriketako Estatu Batuek (AEB) Irak-en gerra hasi zutenetik, eta George Bush AEBetako presidentea orain arteko emaitzekin gustura dago. "Terrorismoaren kontrako garaipen estrategikoa izan da". Horixe esan du gaur diskurtso ofizialean hark. Okupazioak AEBentzat "kostu handia" izan duela ere aitortu du.

Bere soldaduak Irakera bidaltzea eta gerran hastea "erabaki egokia" izan zela dio AEBetako presidenteak. "Izan ere, ezin genuen terrorismoaren aurrean atzera egin. Gu sartu izan ez bagina, Irakeko terrorismoa genozidio izatera iritsiko zatekeen". Orain arte egindakoa "egonkortu" egin behar dutela uste du, "eta extremisten kontrako garaipena egiaztatu".

"Kostu handiei" dagokionez, ekonomia eta Iraken hildako estatubatuar soldaduak aipatu ditu Bushek: 500.000 milioi dolar eta 4.000 heriotza.

Gaur egun AEBek 159.000 militar dauzkate Iraken. Urte honen erdirako 140.000ra jaitsi nahi dute kopurua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.