AEBak
Bushek eta Kerryk hiru eztabaida egingo dituzte hauteskundeen aurretik
Ameriketako Estatu Batuetan lehendakaria aukeratzeko hauteskundeak egingo dituzte datorren azaroan. Geroge W. Bush eta John Kerry dira aurkari gogorrenak, eta bi horiek telebistaz botako diren hiru eztabaida egitea adostu dute. Lehenengo eztabaida irailaren 30ean egingo dute, eta "atzerri politikaz" eta "segurtasun nazionalaz" ariko dira.
Bi hautagaiek egingo duten bigarren eztabaida azaroaren 8an egingo dute, eta denetik hitzegingo dute. Hirugarren eta azken eztabaida, azaroaren 13an izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu