Homosexualen arteko ezkontzak galarazteko AEBetako Senatuan aurkeztu duten Konstituzioa aldatzeko zuzenketari babes osoa eman dio atzo George Bushs presidenteak. Atzo egin zuen jakinarazpena, eta zuzenketa bultzatzen dutenen ondoan egoteaz «harro» dagoela esan zuen. Aste honetan hasiko da zuzenketa horren gaineko eztabaida. Nolanahi ere, ez dirudi aurrera ateratzeko adina babes --senatarien bi heren, 66 boto-- lortuko duenik.
Horrek ez du, ordea, Buhs kikildu. «Auzi hau konpontzeko modurik egokiena Konstituzioan zuzenketa bat egitea da, eta nik indar osoz babesten dut aldaketa hau», azaldu zuen atzo. «Ezkontzaren definizioa aldatzeak familia egitura guztiz ahulduko luke».
Joan den larunbatean, astero irratian egiten duen saioan argi utzi zuen Bushekhomosexualen arteko ezkontzaren aurkako bidea. «Urte askotako esperientziek erakutsi digute, emazteak eta senarrak elkar maitatzeko eta elkarren mirabe izateko hartzen duten konpromisoak seme-alabei onura ekartzen diela, eta gizarteari, egonkortasuna», eman zuen aditzera. Atzo, hitzetatik ekintzetara egin zuen salto. Zenbait adituren arabera, jendearen babesa --Irakeko gerraren ondorioz arrunt ahuldua-- berreskuratu nahi du Bushek erabaki honekin.
Bushek homosexualen arteko ezkontzak debekatu nahi ditu
AEBetan aztertuko duten Konstituzioa aldatzeko zuzenketari babes osoa eman dio presidenteak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu