Karl Rove AEBetako presidentearen goi mailako aholkulariak abuztuaren 31n utziko du kargua. Hala iragarri du gaur =l The Wall Street Journal==http://online.wsj.com/article/SB118698747711695773.html?mod=hpp_us_whats_news=l plazaratu duen elkarrizketa baten bidez. "Garaia iritsi dela uste dut", azaldu du elkarrizketa horretan, eta erabakia familiari denbora gehiago eskaintzeagatik hartu duela argudiatu du.
Analista askoren iduriko, Bushen "burmuina" da Rove; hots, AEBetako presidentearen gobernuaren politika aholkulariak gidatuko luke itzalean. Inork ez du zalantzan jartzen Roveri esker irabazi zituela Bushek hauteskundeak 2000n zein 2004an, hura izan baitzen kanpaina bien gidaria. 1993tik ibili da Bushekin lanean, eta bera izan zen AEBetako egungo presidentea 1994an Texasko gobernadore kargura aurkeztera bultzatu zuena.
Bushentzako lanean hasi aurretik esperientzia handia bildu zuen marketing politikoaren arloan. Nolanahi ere, behin baino gehiagotan nahasi dute Roveren izena politika egiteko modu zikinekin. Hala, hautagai demokraten kontra entzunketak eta beste bide zalantzagarri erabili izana leporatzen diote. Azkenaldian, zortzi fiskalen ez ohiko kaleratzearekin zerikusia izatea egotzi diote, eta Ordezkarien Ganberak deklaratzera deitu zuen kasu horrengatik. Hala ere, Bush presidentearen babesari esker ez zuen deklaratu behar izan.
AEBak
Bushen aholkulari nagusi Karl Rovek dimisioa emango du
Kargua abuztuaren 31n utziko duela iragarri du, garaia heldu dela iritzita. George Bush AEBetako presidentearen gobernua Roven pentsamendu eta iritzietan oinarritzen dela uste dute analista askok. Azkenaldian ustelkeria politikoko zenbait kasutan nahasi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu