Irakeko okupazioa

Bushen Irakeko estrategia berria, "bertakoek helburua lortzeko lagungarri izango da"

2007ko urtarrilaren 5a
14:55
Entzun
AEBko presidenteak hurrengo astean aurkeztuko du jokabide berria. Asmoetako bat, Irakera beste 15.000-30.000 soldadu bidaltzea da eta han daukaten buruzagi militarra ordezkatzea.

George Bush Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidentea aldaketak egiten ari da Irakeko gerrari begira eta gaur zabaldu da estrategia berria prestatzen ari dela. Hurrengo astean aurkeztuko du, oraindik zenbait detaile zehaztea falta zaiolako, Bushek aitortu duenez. "Baina gauza bat segurua da: eginbeharra garbi dagoela bermatu nahi dut, espezifikoa dela, eta lor daitekeela".

Estrategia berria, "irakiarrek helburua lortzeko lagungarri izango da", esan du AEBetako presidenteak. Estatu Batuetako zenbait komunikabideetara egin dituzten filtrazioen arabera, Bushen Gobernuak Irakera beste 15.000-30.000 soldadu bidaliko ditu (gaur egun 140.000 soldadu dituzte), eta han duen buruzagi militarra aldatu egingo du: George Caseyren partez, David Petraeus. Ekialde Hurbilean daukan buruzagitza militarrean ere aldaketa egingo duela esan dute: John Abizaiden ordez, William Fallon.

Sadam Hussein Irakeko buruzagi ohia lehengo astean urkatu zuten, eta heriotzeko uneak lau haizetara zabaldu dituzte bideo bidez. Bushen ustez, Husseinen exekuzioa "modu duinenean ez" zen egin, "baina haren heriotzarekin justizia egin da".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.