Mundua

Bushen kontrako protestak Mexikon

Istiluak izan dira AEBen enbaxadaren atarian, Mexiko hiriburuan. Hainbat lagun zauritu dira, nazioarteko albiste agentzien arabera.

2007ko martxoaren 14a
10:14
Entzun
George Bush AEBetako presidentea egiten ari den bisitaren harira, protestak izan ziren atzo iluntzean (bart goizaldea Euskal Herrian) Mexikon, batik bat, hiriburuan. Nazioarteko albiste agentziek zabaldu dutenez, AEBen enbaxadaren atarian protestak ez ezik, istiluak ere izan dira: AEBetako banderak erre eta enbaxada harrikatu dute manifestariek, eta gasa jaurtiz erantzun diete poliziek. Zenbait iturriren arabera, enbaxada inguratzen duten segurtasuneko hesietatik bost botatzea lortu dute manifestariek. Hainbat lagun zauritu dira istiluetan (iturri ofizialen arabera, poliziak ere badira tartean), eta, halaber, hainbat lagun atxilotu dituzte.

AEBetako enbaxadaren atariko protesta horretan istiluak sortu dira, baina Mexiko hiriburuan bertan egin dira beste zenbait manifestazio batere liskarrik gabe igaro direnak.

Latinoamerikako hainbat herrialdetan zehar bidaia ofiziala egiten ari da Bush, eta haietako gehienetan protestak egin dituzte herritarrek AEBetako presidentearen kontra. Zehazki, Urugai, Brasil, Kolonbia, Guatemala eta Mexiko bisitatu ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.