Salahk eskatu du Aljeriako Konstituzioaren 102. artikulua aplikatzeko, eta Abdelaziz Buteflika inhabilitatzeko. "Krisitik berehala ateratzeko bide bat aurkitu behar dugu, konstituzioaren markoaren barnean".
Duela hilabete inguru hasi ziren Buteflikaren aurkako protesta jendetsuak. 1999tik da presidente, eta hauteskundeetara bosgarren aldiz aurkeztuko zela iragarri zuenean, horren aurkako mugimendu bat sortu zen kaleetan, etengabe hazi eta indarra hartu duena.
Buteflikak duela bi aste atzera egin, eta iragarri zuen ez zela hauteskundeetara aurkeztuko. Baina horiek atzeratzea erabaki zuen —apirilaren 18an egitekoak ziren—, erreforma politiko bat egiteko konferentzia nazional «independente eta inklusibo» batera deitzeko. Horrek ez zituen manifestariak baretu, ordea, eta presidenteak boterea utz zezala exijitzen jarraitu zuten kaleetan.