Joan den astean desegin zuten Calaisen aterpetuta zeuden milaka errefuxiatuek eraikitako kanpalekua. Han bizi zirenetako asko, ordea, bertan geratu ziren; tartean, 1.500 adingabe inguru. Horiek kanporatzeko lanak hasi dituzte gaur goizean segurtasun indarrek Frantziako Gobernuaren aginduz.
Pas de Calais departamenduko prefetak adierazi duenez, harrera zentroetara eramango dituzte adingabeak autobusetan. Han geratuko dira agintariek haiekin zer egin erabaki bitartean. Afganistandik, Sudandik eta Eritreatik joanak dira Calaisen aterpe hartu duten adingabe gehienak. Askok Erresuma Batuan dituzte gurasoak eta senideak, eta hara joatea dute helburu.