Boliviak Hagako Nazioarteko Epaitegian inpugnatuko du munduko 193 herrialdek gaur goizean klima aldaketaren aurka Kyotoko Protokoloa luzatzeko lortu duten akordioa. Pablo Solon Boliviak Nazio Batuen Erakundean duen enbaxadorearen hitzetan, erakunde horren araudia hautsi da Cancunen egin den goi-bileran, eta lortu den akordioarekin erabat haserre agertu da, Bolivia hitzartutakoaren aurka dagoela argi utziz.
Lortu den akordioan ez da zehaztu noiz hasiko den Kyotoko Protokoloaren bigarren fasea, ezta bigarren fase hori izango ote den ere. Patricia Espinosa Mexikoko enbaxadore eta goi-bilerako presidenteak "munduaren onerako aurrera-pausoa" dela esan du, eta Todd Stern AEBetako ordezkariak bere babesa eskaini eta erabakiak aho batez hartu beharrean gehiengoz hartzea proposatu du. Boliviako ordezkari batek "elkarrizketa demotratikoa" behar dela nabarmendu du.
Gas murrizketa bidertzea jasotzen da akordioan
Kyotoko Protokoloa 1997. urtean onartu zen, eta munduko 37 herrialde industrializatuenei gas emisioak murriztea onartu zuten, tartean, Japoniak, Errusiak, Kanadak, Australiak eta Europako Batasuna osatzen dutenek. Hala ere, AEBek ez dute akordio hori inoiz bere egin, eta Txinak ere ez du bete behar gorantz datorren ekonomia delako. Kyotoko akordioa lutzatzeaz gain, gaur lortu den akordioan gas emisioen murrizketa %11-16tik %25-40ra handitzea proposatzen zaie herrialde horiei.
Klima aldaketa
Cancunen akordioa lortu dute baina Boliviak Hagako Nazioarteko Epaitegian inpugnatuko duela iragarri du
Kyotoko Protokoloa luzatzea adostu dute 193 herrialdek, baina bigarren faserako datarik zehaztu gabe, eta Boliviak Nazio Batuen Erakundearen araudia hautsi dutela salatu du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu