VENEZUELA

Caprilesek presidentetzarako hautagai izatea onartu du

Nicolas Maduro Venezuelako jarduneko presidentea eta Henrique Capriles oposizioko burua lehiatuko dira bozetan, bigarrenak oposizioaren hautagai izatea onartu eta gero. Elkarri kritikak eginez abiatu dute apirilaren 14ko hauteskundeetarako bidea. [Youtube]http://youtu.be/N5znBU9XmnQ[/Youtube]

2013ko martxoaren 11
11:13
Entzun

Bart gauean jakinarazi du Henrique Caprilesek onartu egin duela Venezuelako oposizioko alderdien proposamena, herrialdeko presidentea hautatzeko apirilaren 14an egingo dituzten bozetan hautagai izateko. Hortaz, Nicolas Maduro jarduneko presidentea eta Capriles lehiatuko dira bozetan.

Hauteskunde kanpainak hamar egun iraungo du, baina elkarri gauza ugari aurpegiratuz abiatu dute bozetarako bidea Madurok eta Caprilesek. "Nicolas, nik ez dizut bidea libre utziko, botoetan garaitu beharko nauzu", esan du Caprilesek; gainera, hauteskundeei begira Chavezen hilotza eta herritarren oinazea bere mesedetan erabili izana egotzi dio Madurori. Chavez "historiak" epaituko duela adierazi du, eta Madurori eskatu dio argitzeko zehazki noiz hil zen Chavez.

Madurok, berriz, "arduragabea" eta "faxista" deitu dio Caprilesi, eta "komandantearen ohorea defendatzeko ekinbide judizial guztiak" erabiliko dituela ohartarazi dio. "Aktore bat da; gaur mozorroa erori zaio, eta agerian utzi du faxista aurpegi nazkagarria. Bere helburua Venezuelako herria probokatzea da" (bideoa).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.