Bihar kaleratuko du BERRIAk Forcadellekin egindako elkarrizketa. Hain justu, egun horretan, Forcadelli zein auzitegietara eraman dituzten beste hainbat hautetsiri babesa agertzeko mobilizazioak egingo dituzte Katalunian, ANCk, AMIk, eta Omniumek deituta.
Elkarretaratze horiez, Kataluniako prozesuaz eta Espainiarekiko harremanaz hitz egin du Forcadellek: "Prozesu hau hautetsontzietan sortu zen eta bertan bukatu behar da", dio.