ESPAINIA
Carrillo jotzen saiatu dira falangistak Madrilen
PCE Espainiako Alderdi Komunistako buruzagi historiko eta idazkari nagusi izandako Santiago Carrillo (ezkerrean) Madrilgo liburu denda batetik ateratzen ageri da irudian. Pixka bat lehenago, falangistek osatutako talde bat haren kontrako erasoa egiten saiatu zen, Historia de las dos Españas (Bi Espainien historia) liburua aurkezteko ekitaldian. Faxistek ez zuten Carrillo jotzea lortu, baina bai Santos Julia historialaria, Claudio Aranzadi PSOEko ministro ohia eta Santillana argitaletxeko ordezkari Andres Galdon. VICTOR LERENA / EFE
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu