Kuba

Castrok ez du bere 80. urtebetetzea ospatzeko lehen ekitaldian parte hartu

2006ko azaroaren 29a
18:31
Entzun
Mundu osoko 1.500 politikari, gizarte ekintzaile eta intelektual bildu dira bart Habanako Carlos Marx antzokian, Kubako estatuburuari gorazarre egiteko. Medikuen arabera, ez dagoela "gaitzeko ekitaldi" horri aurre egiteko moduan jakinarazi die idatziz. Larunbatean egingo dute ekitaldi nagusia, eta ikuskizun dago jendaurrera agertuko den.

Esatari batek irakurri duen idatzizko mezu baten bidez agurtu zituen atzo arratsean (bart goizaldea Euskal Herrian) Fidel Castrok Carlos Marx antzokian bildutako 1.500 lagunak. "Zuengana zuzentzeko, munduko intelektual eta izen eta ospe handiko pertsonak, zalantza izan dut: ezin zintuztedan lokal txiki batean bildu, Carlos Marx antzokian soilik sartzen zineten bisigari guztiak, eta ni ez nago, medikuen arabera, gaitzeko ekitaldi horri aurre egiteko moduan", esan du esatariak Castroren izenean.

Berez, udan egin behrar zituzten Castroren 80. urtebetzeko ospakizunak, baina gaixorik zegoela-eta orain arte atzeratzea erabaki zuten. Baina bart gaueko hutsegiteak adierazi duenez, Kubako estatuburuak osasun arazo handi samarrak ditu oraindik. Hala ere, 80. urtebetetzeko ospakizun nagusia larunbatean, hilaren 2an, egingo da, eta orduan jendaurrera agertuko den ikuskizun dago.

Joan den uztailean Raulanaiaren eku utzi zuen behin-behinean agintea, ebakuntza egin behar ziotela-eta. Ordutik hainbatetan zabaldu dira Castroren argazki eta ikus-entzunezko grabatuak, baina ez du jendaurreko agerraldirik egin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.