polizia operazioa katalunian

CDCko diruzain ohia atxilotu eta aske utzi dute gaur

Daniel Osacar gaur hartu du atxilo Guardia Zibilak, eta karguekin aske utzi du. Dagoeneko hamabi lagun atxilotu dituzte legez kanpoko komisioen aferarekin lotuta. Polizia operazio honen harira, herri lanen kontratazioari buruzko azalpenak ematen ari da Artur Mas Generalitateko presidentea parlamentuan. 

Artur Mas, gaur, Parlamentura  sartzen. ANDREU DALMAU, EFE
Berria.info
2015eko urriaren 23a
10:42
Entzun

Artur Masek emaniko lehen azalpenen arabera, ez da kasualitatea Madrilgo prentsak egunotako polizia operazioa ia hilabete lehenago iragarri izana. "Espektakulua" antolatzeko egin dela deritzo, eta CDC alderdiari kalte egiteko asmoz. Hala ere, epaileek zantzuak ikusiz gero ikerketek beren bidea egitearen alde dagoela azpimarratu du. Dena dela, Generalitatearen herri lanen kontratazio politika defendatu du.

Parlamentuan egin ditu adierazpen horiek, aste honetan legez kanpoko komisioen aferarekin lotura izaniko polizia operazioaren harira. 

Hain justu, gaur goizean Daniel Osacar  hartu du atxilo Guardia Zibilak, CDCko diruzain ohia. Deklarazioa hartu ostean aske utzi du epaileak, karguekin, eta pasaportea erretiratu diote. Osacar gaixo dagoelako ez zuten atxilotu herenegungo polizia operazioan; hau da, polizia etxean ahalik eta denbora gutxien igaro dezan. Dagoeneko hamabi lagun atxilotu dituzte legez kanpoko komisioen aferarekin lotuta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.