Irailaren 27an 40 urte bete ziren Juan Paredes Manot Txiki, Anjel Otaegi eta FRAPeko hiru kide fusilatu zituztela. Frankismoaren azken fusilamenduak izan ziren. Aurreneko aldia da 40 urteotan Cerdanyolako Udalak parte hartzen duena Txikiren omenezko ekitaldi batean. Udalak utzitako kultur etxean egin zuten ekitaldia.
Carles Escola da alkateak, CUPekoa. Haren mintzaldian esan zuen haren udal taldeak proposatuko diola udal batzarrari herriko kale edo plaza bati Txiki izena jartzea. "Batzuentzat, Cerdanyola, Txiki hil zuten herria da; hemendik aurrera, Txikiri kale edo plaza bat eskaini dion herria izatea nahi dugu. Ea beste udal taldeak konbentzitzen ditugun".
Euskal Herriko eta Kataluniako politika munduko pertsona ezagunek parte hartu zuten ekitaldian, besteak beste, Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusi ohiak, Iñaki Mujika Arregik, David Fernandez CUPeko parlamentari ohiak eta Joan Tarda ERCko kideak. Euskal Herritik autobusa etorri zen, Txikiren lagunekin eta militantzia kideekin.
Ekitaldia bukatzean El Segadors eta Eusko Gudariak abestu zuten.