MUNDUA

Cesare Battisti idazlea aske utzi dute, Brasilen atxilotu ostean

1977 eta 1979 artean lau hilketa egitea egotzita zigortu zuten Italian, eta hara deportatzeko atzeman dute Brasilen.

Cesare Battisti, epaitegiak aske utzi ostean. CARLOS VILLALBA / EFE
2015eko martxoaren 13a
11:36
Entzun

Brasilgo auzitegi batek behin-behinean aske utzi du Cesare Battisti, defentsako abokatuak habeas corpusa eskatu ostean.

PAC Komunismoaren Aldeko Proletario Armatuak taldeko kide zela lau lagun hil izana egotzita, bizi guztiko kartzela zigorra ezarri zion Italiako Gobernuak. PAC duela 40 urte Italian eraso gehien egin zuen talde armatuetako bat izan zen. Brigada Gorrien barruan zegoen, eta talde "terroristatzat" du Italiak.

Epaiketaren zain zegoela, 1981ean kartzelatik ihes egitea lortu zuen. Hala ere, epaitu egin zuten, eta erruduntzat jo ondoren bizi guztiko zigorra ezarri zioten. Hainbat urtetan Mexikon eta Frantzian bizitzen egon zen, baina 2004an Frantzia utzi behar izan zuen. Herrialdeak ekintzaile Italiarrei babesa emateari uztea erabaki zuen. Brasilera joan zen, eta 2007an atxilotu egin zuten.

Battistik urteetan zehar errugabea dela defendatu du, eta hala adierazten du Ma Cavale (Nire ihesaldia) izeneko liburuan: "Erruduna naiz, askotan esan dudan bezala, armak erabiltzea erabaki zuen talde bateko kide izateaz. Baina inoiz ez diot inori tiro egin".

Brasilgo Auzitegi Gorenak Battistiren estradizioa onartu zuen 2009an, baina azken erabakia Luiz Inacio da Silva Lula presidente ohiaren esku utzi zuen. Kargua utzi baino lehen estradizio eskaera ezeztatu egin zuen, iheslariak Italian jazarpen politikoa jaso zezakeela argudiatuta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.