Chavez panteoi nazionalean ehortz dezaten "ahal duen guztia" egingo du Asanblea Nazionalak

Diosdado Cabello presidenteak esan du ahal duen guztia egingo dutela horretarako, "herriaren eskaerarekin bat eginez". Cristina Fernandez Argentinako presidenteak, Evo Morales Boliviakoak eta Jose Mugica Uruguaikoak egin dute lehen gaubeila.

2013ko martxoaren 7a
07:06
Entzun

Venezuelak bigarren dolu eguna izango du gaur. Bihar ehortziko dute Hugo Chavez presidentea, eta, eguna gerturatu ahala, geroz eta gehiago ari dira eskatzen panteoi nazionalean Simon Bolivarrekin batera ehorzteko. "Haren ikusmira politikoak eta aberriari emandako zerbitzuak nahiko meritu badira horretarako", esan du Freddy Bernal diputatu chavistak.

Panteoi nazionala Caracas erdian dago. Konstituzioaren arabera, soilik han ehortz daitezke pertsona bat hil eta 25 urtera Errepublikari zerbitzu nabarmena eskaini dioten venezuelarrak, eta eskaera Asanblea Nazionalak egin behar du. Diputatuek presidentearen, gobernadoreen bi herenen edo unibertsitateko errektoreen aholkua jarraitu behar lukete horretara. PSUV alderdiak gehiengo nahikoa baduenez, soilk 25 urteko epea da eragozpen bakarra.

Mundu osoko agintariak hasi dira iristen dagoeneko Caracasera biharko hiletan parte hartzeko. Cristina Fernandez Argentinako presidenteak, Evo Morales Boliviakoak eta Jose Mugica Uruguaikoak egin zuten lehen gaubeila. Horiekin batera izan ziren Nicolas Maduro presidenteordea eta Cabello bera. Horien ondoren, Chavezen seme-alabek hartu zuten lekukoa.

Hil kapera Akademia Militarrean dago. Atzo herritarren babesean eraman zuten erietxetik horra, zortzi kilometroz. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.