•1998. Hugo Chavezek presidentetzarako hauteskundeak irabazi zituen, botoen %56rekin.
•1999. Konstituzioa aldatzeko bi erreferendum egin ziren. Lehenbizikoa, aldaketa beharrezkoa zen galdetzeko —%80 alde, %62ko abstentzioarekin—. Bigarrena, parlamentuak proposatutako testuaren inguruan —%71 alde, %55eko abstentzioarekin—.
•2000. Erakunde guztietarako hauteskundeak egin ziren, konstituzio berria indarrean zegoelako. Presidentetzarakoetan, Chavezek botoen %59rekin irabazi zuen.
•2001. Patronalak Chavezen aurkako lehen greba orokorra iragarri zuen, gobernuak onartutako 49 lege ekonomiko zirela eta.
•2002. Chavezen aurkako estatu kolpea. Pedro Carmona patronaleko buruak presidente aldarrikatu zuen bere burua, baina handik egun batera Chavezen aldeko militarrek boterea berreskuratu zuten.
•2003. Carlos Andres Perez presidente ohiak Chavez ordezkatuko zuen gobernu bat eratzea proposatu zuen AEBetatik.
•2004. Oposizioak sustatuta, Chavez boteretik kentzeko erreferenduma egin zen. %59k presidentearen alde egin zuten. Abstentzioa %30ekoa izan zen.
•2005. Oposizioak boikot egin zien parlamentuko hauteskundeei. 2010 arte ez zen itzuli.
•2006. Chavezek botoen %62rekin irabazi zituen presidentetzarako bozak. Alderdi Sozialista Batua sortu zuen.
•2007. Konstituzioa aldatzeko galdeketa iragarri zuen Chavezek, bertzeak bertze, presidentetzarako hautagaitza bi agintalditara ez mugatzeko. Galdu egin zuen —%50,7 aurka—.
•2008. Kolonbiarekin Chavezen aroko tentsio politiko larriena izan zuen Venezuelak, Alvaro Uribek Chavezi leporatu ziolako FARC laguntzea.
•2009. Konstituzioa aldatzeko erreferenduma egin zen berriz. Orduan, %54k alde bozkatu zuten; beraz, hauteskundeetan hautatutako karguei bi agintaldiko muga kendu zitzaien.
•2010. Parlamenturako hauteskundeak irabazi zituen Chavezen koalizioak, baina gehiengo kualifikatua galdu zuen.
•2011. Chavezek tumore bat erauzi ziotela jakinarazi zuen. Urte amaiera aldera iragarri zuen minbizia gainditu zuela.
•2012. Zortzi hilabetean hirugarren aldiz tumore bat kentzeko ebakuntza egin zioten Chavezi. Oposizioko alderdiek Henrique Capriles Mirandako gobernadorea hautatu zuten kontsentsuzko hautagai.
Chavezen aroa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu