2011
Ekainak 6: Osasun arazoak zirela eta, maiatzean bertan behera utzitako bira hasi zuen Chavezek, Brasilen, Ekuadorren eta Kuban. Kuban azterketa medikoak egin zizkioten.
Ekainak 10: Venezuelako Gobernuak jakinarazi zuen Chavez operatu egin zutela pelbiseko abzesu batengatik.
Ekainak 18: Raul eta Fidel Castrok erietxean bisitatu zuten.
Ekainak 20: Berriro operatu zuten Kuban, tumore minbizidun batetik.
Ekainak 24: Venezuelako Atzerri ministroak adierazi zuen Chavez bizitzaren alde borrokan ari zela.
Ekainak 30: Telebistan, minbizia zuela jakinarazi zuen Chavezek, eta ordurako bi ebakuntza egin zizkiotela.
Uztailak 2: Venezuelara itzuli zen.
Uztailak 16: Chavez Habanara joan zen, lehen kimioterapia saioa jasotzera.
Uztailak 23: Venezuelara itzuli zen, eta esan zuen gorputz guztian ez ziotela topatu zelula gaiztorik.
Abuztuak 1: Jendaurrean lehen agerraldia egin zuen ilerik gabe.
Abuztuak 7: Habanara joan zen bigarren kimioterapia saioa jasotzera.
Abuztuak 27: Caracasko erietxe militarrean hirugarren kimioterapia saioa jaso zuen.
Irailak 10: Telebistan agertu zen, eta minbizia gainditu zuela esan zuen.
Irailak 11: Ministroekin zuen bilera bat bertan behera utzi zuen,“eztarriko min txiki batengatik”.
Irailak 17: Kubara joan zen laugarren eta azken kimioterapia saioa jasotzera.
Irailak 22: “Baikor” itzuli zen Venezuelara.
Irailak 25: Chavezek adierazi zuen “ondo” ari zela osatzen, nahiz eta bere gorputza “ahulduta” egon.
Irailak 27: El Nuevo Herald AEBetako egunkariaren arabera, Chavez ospitaleratu egin zuten eta “oso larri” zegoen.
Irailak 29: Zurrumurruei erantzunez, beisbolean jokatzen agertu zen Chavez.
Urriak 16: Habanan “azterketa integral bat” egin zioten.
Urriak 20: Adierazi zuen azterketen arabera ez zuela zelula txarrik gorputzean.
Abenduaren 20: Gaixotu geroztik, lehen bisita ofiziala egin zuen Uruguaira.
2012
Urtarrilak 7: Bere telebista eta irrati saiora itzuli zen. Bost orduz hitz egin zuen.
Urtarrilak 13: Gobernuaren urteko kudeaketaren inguruko txostena aurkeztu zuen parlamentuan. Bederatzi orduz hitz egin zuen.
Otsailak 21: Chavezek azaldu zuen Kuban izan berri zela eta lehengo tumorearen lekuan beste “lesio” bat aurkitu ziotela.
Otsailak 26: Berriro operatu zuten Habanan.
Martxoak 24: Lehen erradioterapia saioa jaso zuen Kuban.
Martxoaren 31: Bigarren erradioterapia saioa jaso zuen.
Apirilak 7: Hirugarren erradioterapia saioa.
Apirilak 14: Herrialdetik kanpo bost egun baino gehiago egotea baimendu zion Venezuelako Parlamentuak. Eta Chavez Kubara joan zen tratamenduarekin jarraitzeko. 11 egun egin zituen han.
Apirilak 30: Azken erradioterapia saioa jaso zuen.
Maiatzak 11: Venezuelara itzuli zenean, adierazi zuen “arrakastaz” amaitu zela tratamendua.
Uztailak 9: Minbizia “guztiz” gainditu zuela adierazi zuen Chavezek.
Urriak 7: Hirugarren aldiz irabazi zituen presidentetzarako hauteskundeak, botoen %55 eskuratuz. Hernique Caprilesek %44 eskuratu zuen. Bitan izan ezik, gainontzeko estatuetan lortu zuen garaipena.
Azaroak 27: Ohar batean, parlamentuari Kubara joateko baimena eskatu zion, “tratamendu berezia hasteko”.
Abenduak 8: Minibizia gainditzen ez bazuen presidente kargua Nicolas Maduro presidenteordeak hartu beharko zukeela esan zuen, ondoren bozetara deitzeko; horietan babesa eskatu zuen Madurorentzat. Batasunaren aldeko mezua eman zuen.
Abenduak 11: Laugarren aldiz egin zioten ebakuntza Habanan. Sei ordu iraun zuen.
Abenduak 16: Eskualdeetako hauteskundeetan ezin izan zuen Chavesek kanpaina egin, gaixotasunagatik. Hala ere, haren alderdiak irabazi egin zituen bozak.
Abenduak 30: Madurok esan zuen Chavesen osasun egoerak okerrera egin zuela.
2013
Urtarrilak 10: Kuban egon arren, presidente kargua hartu zuen Chavezek. Bezperan Justizia Epaitegi Gorenak ebatzi zuen posible zuela ondoren hartzea.
Otsailak 18: Twitterren iragarri zuen Chavezek Venezuelara itzulia zela.
Otsailak 21: Ernesto Villegas Komunikazio ministroak jakinarazi zuen Chavesen osasun egoera ez zela onera egiten ari.
Martxoak 5: Hugo Chavez Venezuelako presidentea hil da.