Hugo Chavez Venezuelako presidentea Habanako Ospitaleko bere gelan da honezkero, eta ebaketaren ondorengo osaketarekin hasiko da datozen orduetan. Prozesu horrek hainbat egun iraungo dituela esan du Madurok.
Presidenteordeak egun hauetan jasotako maitasun eta elkartasun keinuak eskertu ditu, "bereziki Latinoamerikako liderrengandik jasotakoak". Oposizioari presidentearen kontrako gorrotoa uzteko eskatu die, eta mina errespetatzeko.
Gaurkoarekin Chavezi hiru ebaketa egin dizkiote. Azpil hezurraren inguruan atzeman zioten 2011ko ekainean minbizia. 58 urte ditu Chavezek. Kimioterapia lau aldiz eman diote, eta radioterapia, seitan.