Karakolak itxi dituzte, eta Gobernu Onerako Batzordeen egoitzak ere bai. EZLNko kideei biltzeko agindu die, eta gobernuko kideek klandestinitatean lana egingo dutela diote. Izan ere, EZLNk "alerta gorria" ezarri du. Hala ere, ez dago batere argi zergaitik ezarri duten "alerta gorria". Agirian ez da arrazoirik ageri, eta inork ez du gauza argirik esaten. GKEk diote, Mexikoko armadak zerbait egingo duen zurrumurrua zabaldu dela, baina Mexikoko Gobernuak dio ez dela ezer gertatzen.
Nolanahi ere, GKEak Chiapasetik joaten ari dira, EZLNk "segurtasuna ez duela bermatzen" esan duelako.
Chiapas
Chiapasen "alerta gorria" ezarri du EZLNk
EZLN Askapen Nazionaleko Armada Zapatistak igandean zabaldu zuen agirian dio, Chiapasen "alerta gorria" ezarri dutela. Kalakolak ixten ari dira, eta Gobernu Onerako Batzordeen kideak klandestintatean arituko direla diote. GKE Gobernuz Kanpoko Erakundeei ere, handik ateratzea aholkatu diete, "segurtasuna inork ezin duelako bermatu". Gainera, EZLNko kide guztiei biltzeko esan diete. Hala ere, zer gertatzen den ezin da garbi jakin. Mexikoko Armadak operazioren bat egiteko asmoa duela zabaldu da, baina inork ezin du hori egiaztatu. Mexikoko Gobernuak, berriz, ez dela ezer gertatzen dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu