Mundua

Christian Poveda argazkilaria hil dute tiroz El Salvadorren

'Mara 18' bandaren inguruko dokumentala egin zuen herrialde horretan, 'La vida loca' izenekoa. Iazko Donostiako Zinemaldian ikusgai egon zen.

2009ko irailaren 3a
17:13
Entzun
Christian Poveda (Frantzia; 1955) argazkilaria eta dokumental-zuzendaria hil dute gaur tiroz El Salvadorren, herrialdeko Manuel Melgar Justizia eta Segurtasun ministroak adierazi duenez. Poveda prentsa korrespontsala izan zen El Salvadorren, Gerra Zibilak iraun zuen bitartean (1980-1992) eta ondoren, La vida loca dokumentala egin zuen. Mara 18 izenez ezagunak diren El Salvadorko talde kriminalei buruzko film dokumentala da azken hori eta banda horietan sartuta dauden gazteen bizimoduaren berri ematen du-Donostiako Zinemaldiko Horizontes Latinos sailean eman zuten iaz-.

El Salvadorko hedabideen arabera, La vida loca filmatzen ari zen bitartean zazpi hilketen lekuko izan zen argazkilaria. Horietako hiru gainera dokumentaleko protagonista ziren.

Povedaren hilotza Tonacatepeque herrian agertu da. Hilketaren arrazoiak ikertzen eta hiltzaileak bilatzen ari dira poliziak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.