Christine Lagarde Nazioarteko Diru Funtseko zuzendaria ikertu egingo dute Frantzian, herrialdeko Ekonomia ministroa zela boterearen gehiegizko erabilpena egin zuelakoan, gaur Frantziako Justiziak jakinarazi duenez. Hiru epailek osatuko dute ikerketa batzordea.
Bernard Tapie frantziar enpresariari 285 milioi euroko kalte-ordain bat emateagatik ikertuko dute. Lagardek berak agindutako arbitraje batzorde batek erabaki zuen kalte-ordaina ematea, ez Justiziak, legeak dioen bezala.
Uztailaren 5etik da Lagarde Nazioarteko Diru Funtseko zuzendaria. Dominique Strauss-Kahn herrikidea ordezkatu zuen, hori bortxaketa saio bategatik auzipetuta dagoela eta.
Frantziako Ekonomia ministro 2007ko ekainetik aurtengora arte izan zen, Nicolas Sarkozyren gobernuan.