AEBak / CIA krisian

CIAko beste buruzagi batek ere dimisioa emango du gaur

CIA AEBetako inteligentzia zerbitzuko iturriek jakinarazi dutenez, James Pavitt espoitza sarearen arduradunak dimisioa emango du gaur. Hain justu, George Tenet CIAko zuzendariak atzo karguari uko egin eta 24 ordu igaro baino lehen gertatuko da Pavitten dimisoa. CIAko iturriek azpimarratu dute bi kargu-uzteen artean ez dagoela loturarik, baina nazioarteko analisten iduriko, dimisio batek zein besteak harreman estua dute George Bush presidentea auzitan jarri duten Irailaren 11ko eta Iraken inbasioaren inguruko aferekin.

2004ko ekainaren 4a
16:40
Entzun
CIAko arduradun batek filtratu du albistea, baina nor zen identiikatu gabe.

Hala, Pavittek dimisioa ematea duela zenbait aste erabaki zuela nabarmendu du iturri horrek, eta ez duela zerikusirik George Tenet CIAko zuzendariaren atzoko dimisioarekin."Arrazoi pertsonanalak, familiar denbora gehiago eskaintzeko gogoa" argudiatu zituen Tenetek karguari uko egiteko.

Hala ere, nazioarteko analisten iduriko dimisio biak lotuta dute, eta, halaber, harreman estua dute George Bush presidentea auzitan jarri duten Irailaren 11ko eta Iraken okupazioaren inguruko aferekin. Izan ere, azken asteetan zabaldu da AEBetako Gobernuak ez zuela bere esku zegoen guztia egin Irailaren 11ko atentatuei aurre egiteko, eta, era berean, Iraken okupazioa hainbeste nahaspilatzeak eta Abu Grahib espetxeko tortura kasuek asko hondatu dute Bushen irudia. Ildo horretatik, analistek uste dute CIAko arduradunen dimisioaren bidez bere burua zuritu nahi duela AEBetako presidenteak. Areago, bere burua zuritu ez ezik, Donald Rumsfeld Defentsa idazkaria salbanatu nahi duela, Alderdi Errepublikanoko adar kontserbadoreenaren, eta, oro bat, indartsuenetako baten buruzagia baita.

Dimisioa aurkeztuko duen Pavittek 31 urtez jardun du CIAn, eta espioitza sarearen arduraduna da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.