Barack Obama AEBetako presidentea CIAren galdeketa tekniken legezkotasuna ikertzeko prest agertu da. Ikerketa alderdi biko eta independentea den batzorde batek egingo luke, irailaren 11ko erasoak aztertu zituen batzordearen antzekoa.
AEBetako presidenteak Eric Holder fiskalaren esku utzi du galdeketa sistema diseinatu zuten arkitektoen aurkako auzia.
Kongresuak egindako azken txostenaren arabera, muturreko gogortasuneko teknikak erabili zituzten militarrek eta CIAko agenteek galdeketa egiterako garaian.
Horrez gain, Senatuko Zerbitzu Armatuen Batzordeak egindako txostenaren arabera, Condoleezza Rice2002an Etxe Zuriko Segurtasun Nazionaleko Aholkularia izandakoa, CIAk Al Kaedako ustezko kideekin «galdeketa metodo alternatiboak» erabiltzearen alde agertu zen.
CIAren galdeketa teknikak ikertzeko asmoa agertu du Obamak
Ikerketa independente baten bidez aztertzearen alde agertu da AEBetako presidentea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu