CIS Espainiako Ikerketa Soziologikoen Zentroak eginiko inkestaren arabera, PSCk irabaziko lituzke Kataluniako Parlamenturako hauteskundeak, Salvador Illa Espainiako Osasun ministroaren hautagaitzak hauspotuta —datorren astean utziko du gobernuko ardura—. Gehien bozkatuko den alderdiaren postua PSCri kentzeko moduan ERC soilik legoke.
Ikerketak jasotzen duenez, PSCk 30 eta 35 parlamentari artean lortuko lituzke; ERCk, 31 eta 33 artean; JxCk, 20 eta 27 artean; Ciutadansek, 13-15; En Comu Podemek, 9-12; CUPek, 8-11; Voxek, 6-10; eta PPk, 7. Ordezkaririk gabe geldituko lirateke PDeCAT eta PNC.
CISen kalkuluek diote independentistek arriskuan izango luketela gehiengo osoa. 68 diputaturen langatik urrun geldituko lirateke datu apalenak kontuan hartuz gero: 59 eserleku. Eta 71 ordezkari izango lituzkete iragarpenik handienekin.
Bestalde, CISen arabera, PSCko presidentegai Illa litzateke hoberen baloratutako hautagaia. Herritarren %22ren gustukoena litzateke. JxCko Laura Borras %11rentzat litzateke hautagai onena, eta ERCko Pere Aragones, %9rentzat.
CISek bozen garailetzat jo ditu Illa eta PSC
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu