KATALUNIA

CiUk eta ERCk galdeketa 2015a baino lehen egiteko aurreakordioa lortu dute

Galdeketaren inguruko aurreakordioa lortuta, politika fiskalari buruzko gerturatzea negoziatzen ari dira bi alderdiak.

2012ko abenduaren 13a
12:39
Entzun

Akordioa ez da behin betikoa eta, gainera, ekonomia eta aurrekontuen arloetan ere adostasun batera iritsi beharko dira bi alderdiak galdeketari buruzko hitzarmenak aurrera egin dezan.

Berri agentziek negoziazioen inguruko iturriak aipatuz zehaztu dutenez, hitzarmen baten zirriborroa badute, baina ez da behin betikoa, eta beste alorretan ere adostasuna behar dute galdeketak aurrera egitekotan.

Ez dute datarik zehaztu baina, edonola ere, erreferenduma 2015. urtea baino lehen egiteko asmoa itundu dute, iturri horien arabera. CiUk esana zuen legealdia amaitu aurretik egin nahi zuela galdeketa, eta ERCk 2014an egiteko nahia azaldu zuen. Ez dute argitu bide-orria zein izango den, zein urrats egingo dituzten edota Espainiako Gobernuaren baimena beharrezkoa izango ote duten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.