Espainiako Kongresurako hauteskundeak lehenengo aldiz irabazi ditu CiUk Katalunian: 10 diputatu lortu zituen duela lau urte, eta 16 lortu ditu orain. Sozialisten hondoratzeak zabaldu dio lehen posturako bidea CiUri; izan ere, PSC 25 diputatu izatetik 14 izatera pasa da. Bestalde, PPk Katalunian ere gora egin du, 11 eserleku erdietsita —2008an baino 3 gehiago—. Katalunian gora egin duen beste alderdia ICV izan da, 1etik 3ra pasata. ERCek berriz, lehengo 3 diputatuei eutsi die.
Valentzian PPk irabazi du, 19 diputatutik 20ra pasata. PSOEk bigarren eutsi dio, baina 4 diputatu galdu ditu eta 10ekin geratu da. Compromis ezkerreko koalizioak diputatu bat lortu du lehen aldiz, eta baita UPDk eta ICVk ere. Balearretan, berriz, PPk 5 diputatu lortu ditu, eta PSOEk 3.
Espainiako Gorteetarako hauteskundeak
CiUk lehenengo postua lortu du Katalunian, eta PSCk beherakada handia izan du
Compromis ezkerreko koalizioa lehenengo aldiz aurkeztu da, eta diputatu bat lortu du Valentzian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu