AEB

Clinton garaile Nevadan, eta Trump Hego Carolinan

Jeb Bush errepublikanoa Etxe Zurirako lehiatik erretiratu da.

Hillary Clintonek hiru estatutik bitan eskuratu du garaipena. MIKE NELSON / EFE
2016ko otsailaren 21a
08:13
Entzun

Ameriketako Estatu Batuetako presidentetzarako hauteskundeei begira, primarioak egiten ari dira estatuz estatu Alderdi Demokrata eta Alderdi Errepublikanoa. Nevadan egin dute bart bozketa demokratek, eta Hego Carolinan errepublikanoek.

Alderdi Demokrataren bozketan, Hillary Clintonek ozta-ozta irabazi dio Bernie Sandersi. %52,7 boto eskuratu ditu Clintonek, eta %47,2 Sandersek. Nevadan Clinton zen faborito, baina inkestek Sandersen babesaren hazkundea iragarri dute azken egunetan. 2008ko primarioetan ere Clintonek irabazi zuen, kasu hartan Barack Obamaren aurrean.

Errepublikanoen artean, Hego Carolinatik indartuta irten da Donald Trump. %32,5 boto eskuratu ditu, eta hamar punturen aldea atera die Marco Rubiori nahiz Ted Cruzi.

Gainera, arerio bat gutxiago du orain; Jeb Bushek uko egin dio Etxe Zurirako lehiari, bart gaueko bozketan %7,8 boto lortu eta gero. Iowan eta New Hamshiren ere emaitza eskasak lortu zituen.

Martxoaren 1ean, Alabama, Arkansas, Colorado, Georgia, Massachusetts, Minnesota, Oklahoma, Tennessee, Texas, Vermont eta Virginian egingo dituzte bozketak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.