Hillary Clintonek baditu oraindik Ameriketako Estatu Batuetan (AEB) presidentegai izateko aukerak, gaur Pennsylvanian demokraten arteko primarioetan irabazita. Oraindik ez da zenbaketa bukatu, baina zortzi puntuko aldea ateratzen dio beste hautagaiari: Barack Obamari. Garrantzitsua izan da Clintonentzat garaipen hori, arnasa hartu eta aldea murriztu baitu.
"Joera nire aldera dator", esan du emaitzen ondoren Clintonek. "Estatubatuarrak ez dira errenditzen, eta errenditzen ez den presidentea merezi dute". Obamak, berriz, ez dio hainbesteko garrantzirik eman gaurko bere porrotari.
Orotara, Obama doa aurretik bien artean: 144 ordezkariko aldea kentzen dio Clintoni. Oraindik beste zortzi estatutan lehiatzea falta zaie biei; ekainaren 3an bukatuko dituzte demokratek euren bozak.
Azaroan izango dira AEBetako presidentea hautatzeko hauteskundeak. Errepublikarren artean John McCain izango da hautagaia.
Ameriketako Estatu Batuak
Clintonek arnasa hartu du Pennsylvanian irabazita
Obamak segitzen du demokraten artean aurretik: 144 ordezkariko aldea kentzen dio Clintoni.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu