Nahiz eta Barack Obamak demokraten artean asteburuko bosgarren garaipena lortu duen Maineko estatuan, Hillary Clinton haren aurretik doa oraindik Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidentziarako primarioetan. Izan ere, 1.148 ordezkari lortu ditu orain arte Clintonek eta 1.121 Obamak.
Maineko estatuen demokraten botoen %59 erdietsi du Obamak, eta %40 haren aurkariak. 34 ordezkari zituzten jokoan.
Abuztuan izendatuko dute demokraten hautagaia AEBetako presidentziarako, eta azaroan izango dira honetarako hauteskundeak.
Ameriketako Estatu Batuak
Clintonek Obamaren aurretik segitzen du
Demokraten primarioetan aurrenak 1.148 ordezkari lortu ditu orain arte eta 1.121 bigarrenak. Obamak asteburuko bosgarren garaipena erdietsi du Maineko estatuan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu