CO2 isurketak murriztea hitzartu dute APECeko kideek Australian

Erredakzioa
2007ko irailaren 9a
00:00
Entzun
Asia eta Ozeano Bareko Ekonomia Elkarlanerako foroan (APEC) parte hartu duten buruzagiek hainbat gai izan dituzte eztabaidagai azken egunetan, baina bat izan da besteen gainetik nagusi: klima aldaketa. Goi bileran parte hartu dutenetatik 21 herrialdek hitzartu dute 2030erako berotegi efektua eragiten duten gasak %25 murrizteko konpromisoa. Akordioa sinatu dutenen artean daude Ameriketako Estatu Batuak AEB eta Txina, gehien kutsatzen duten herrialdeetako bi. Arazoa da, ordea, hori adostu izanak ez dituela derrigortzen hitzemandakoa betetzera.

Australiako lehen ministro John Howardek aurrerapauso handitzat jo du akordioa. Ingurumenaren aldeko taldeek, ordea, ohartarazi dute hitzarmena sinbolikoa izan dela, eta ez duela «benetako» aldaketarik eragingo. «Garapen bidean dauden herrialdeentzat benetako laguntzarik gabe John Howarden garaipen politiko baten itxura gehiago du akordioak», salatu du Greenpeaceko eledun Catherine Fitzpatrickek.



PROTESTAK ETA LISKARRAK. Irakeko gerraren aurkako, indigenen eskubideen aldeko edo energia nuklearraren aurkako oihuak entzundira egun hauetan Sidneyn, goi bilera egin den hirian. Manifestazioak gehienetan baketsuak izan diren arren, liskarrak ez dira falta izan. Horietan bi polizia zauritueta 17 lagun atxilotu dituzte. Protestetan 10.000 manifestarik parte hartu dute antolatzaileen arabera; Poliziaren esanetan, ordea, 3.000 inguru izan dira. Horretaz gain, segurtasun neurri zorrotzak jarri dituzte agintariek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.