Botoa eman dutenen %54k udal akordioa haustearen alde egin dute, eta, beraz, horixe egin beharko du orain Ada Colauk. Horrenbestez, gutxiengoan gobernatu beharko du hemendik aurrena.
41 zinegotzi daude Bartzelonako Udalean: 11 hautetsi ditu Colauren alderdiak, bederatzi PDeCatek, bost ERCk, bost Ciudadanosek, lau PSCk, hiru PPCk eta hiru CUPek. Alderdietara lotu gabeko bat ere badago. Colauk azken egunetan jakinarazi du ez duela beste inorekin gobernu itunak egiten saiatzeko asmorik. Halaxe jakinarazi du Gerardo Pisarellok ere, prentsaurrekoan.
Batzarrean erabaki dute abenduaren 21eko bozetara nola aurkeztu. Catalunya En Comu eta Podem alderdiek batera aurkeztea erabaki dute, eta Xavier Domenech Espainiako Kongresuko ordezkaria izango da hautagai nagusia.