MUNDUA

Colorado eskuineko alderdiak irabazi ditu Paraguaiko bozak

Horacio Cartesek botoen %45,8 jaso ditu eta presidentetza eskuratu du.

2013ko apirilaren 22a
19:27
Entzun

Paraguaiko Hauteskunde Justiziako Auzitegi Nagusiak emandako datuen arabera, Colorado alderdiak irabazi ditu herrialde horretako hauteskundeak, eta Horacio Cartes izango da presidente. Botoen %45,8 lortu ditu Coloradoko hautagaiak presidentetzarako bozetan, eta Alderdi Liberala izan da alderdi bozkatuenen artean bigarrena, botoen %36,9 jasota.

Hirugarren Avanza Pais (Herrialdea Aurrera) alderdi sozialista izan da, Mario Ferreiro buru duena, botoen %5,1ekin. Guasu Frontea ezkerreko alderdi aurrerakoiak, berriz, botoen %3,3 jaso ditu. Fernando Lugo presidente ohia alderdi horrekin aurkezten zen bozetara, Senaturako zerrendetan. Goi ganberan 45 eserlekuetatik bost eskuratu ditu Frente Guasuk, eta Lugok beteko du horietako bat.

Hautesleen %68 joan dira botoa ematera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.