Mundua

Condoleezza Ricek dio Hamas "AEBentzat ere etsaia" dela

Ameriketako Estatu Batuetako estatu idazkaria Jerusalemen izan da gaur, Israelgo Gobernuari babesa ematen.

2007ko irailaren 19a
16:28
Entzun
Israelgo Gobernuak Hamas Palestinako erakundea "terrorista" dela esan eta gero, Condoleezza Rice Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) estatu idazkariak babesa eman dio Israeli, eta "Hamas AEBentzat ere etsaia" dela adierazi du. Jesuralemen izan da gaur, Tzipi Livni Israelgo Gobernuaren ordezkariarekin.

Gazan (Palestina) "jende errugabe asko" dagoela esan du Ricek, eta ez dituztela ahaztuko. Milioi eta erdi lagun bizi dira han. Duela aste batzuetatik Hamasen esku dago Gaza, Al Fatarekin borrokatu ostean.

Baliteke Israelek neurriak hartzea Palestinako lurralde harekiko, eta argi zerbitzua, erregaiak eta abar murriztea. Horretaz gain, Israelen dauden Gazako presoen senideek ezingo dute bisitara joan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.