bihar berria-n

Correa: "Mendeetako egiturak apurtzen ari gara, eta horrek etsai handiak ekarri dizkigu"

Rafael Correa Ekuadorko presidenteari eginiko elkarrizketa argitaratuko du etzi BERRIAk. Hainbat gai izan ditu hizpide: Venezuela, Latinoamerika, Europa, krisia... 

2013ko apirilaren 27a
08:56
Entzun

Rafael Correa Ekuadorko presidenteari egindako elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIA egunkariak. Hauek dira elkarrizketa horretan esandakoetako batzuk:

"Krisiari aurre egiteko hartzen ari diren neurrien helburua da, gizakia babestea barik, finantza kapitala berreskuratuko dela bermatzea".

"Europak asko ikas dezake Latinoamerikatik, nagusiki guk egin genuena ez egiteko, hartu genituen neurriek luzatu eta sakondu egin baitzuten krisia. Tamalez, gauza bera ari dira egiten".

"Venezuelako eskuinaren estrategia beti izan da, hauteskundeetan alde txikia izanez gero, emaitzak zalantzan jarri eta herrialdea desegonkortzea".

"Komunikabideei eginiko kritika adierazpen askatasunaren aurkako erasotzat jotzea presidenteari eginiko kritika demokraziaren aurkakotzat jotzea bezala da".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.