Rafael Correa Ekuadorko presidentearen Acuerdo Pais hautagaitzak botoen %61,5 eskuratu ditu Batzar Eratzailea osatzeko bozetan, zenbaketa lasterraren arabera. Horrenbestez, Konstituzio berria eratzeko gehiengo handia izango du Correaren zentro-ezkerreko indarrak.
Bigarren alderdia, berriz, Lucio Gutierrez presidente ohiaren PSP litzateke, botoen %7,2rekin. Haren atzetik, Alvaro Noboa enpresaburu abertsaren PRIAN koatuko litzateke (%6,7), eta PSC kontserbadorea ondoren (%4,2).
Ekuador
Correa presidenteak gehiengoa izango du Konstituzioa aldatzeko
Botoen %61,5 eskuratu ditu zentro-ezkerreko gobernuaren aldeko hautagaitzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu