Correak zigorra barkatu die lau kazetariri Ekuadorren
QUITO.El Universo egunkariko lau kazetariri zigorra barkatu die Ekuadorko presidente Rafael Correak. Presidentea iraintzeagatik zigortu zituzten egunkariko zuzendaritzako hiru kide eta kazetari bat. Hiru urteko espetxe zigorra eta 40 milioi dolarreko zigorra ezarri zieten. Correak esan du «gehiegikerien prentsa» garaitu egin dutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu