COVID-19ak hamar milioi pertsona kutsatu eta 500.000 hil ditu munduan

AEBak eta Brasil dira koronabirusaren ondorioz hildako gehien izan duten bi estatuak. Sei hilabete igaro dira gaitza atzeman zutenetik

Pertsona bat maskararekin Lilburn hirian, Georgian (AEBak). ERIK S. LESSER / EFE.
arantxa elizegi egilegor
2020ko ekainaren 30a
00:00
Entzun

AEBak, Brasil eta Erresuma Ba- tua: hiru horiek dira pandemia hasiz geroztik hildako gehien izan duten herrialdeak. Orotara, mi- lioi erdi hildako eta hamar milioi kutsatu eragin ditu COVID-19ak mundu osoan, iazko abenduan lehen aldiz atzeman zutenetik.

Sei hilabete igaro dira Txinako agintariek gaitz berri baten berri

eman zutenetik, eta tarte horre- tan milioi erdi heriotza eragin ditu koronabirusak. Horiek zen- baki ofizialak dira, ordea, eta adi- tuek uste dute askoz gehiago direla benetan, bai hildakoak eta bai kutsatuak. Bestalde, azken asteetan azkartu egin dira kutsatzeak, astean milioi bat kasu gehiago atzemateraino.

AEBak dira kutsatu eta hildako gehien baieztatu duen herrialdea: 2,5 milioi gaixo eta 125.803 hildako. Brasil legoke bigarren tokian: 1,3 milioi kasu eta 57.622 hildako. Osasun krisiak beheraldi ekonomikoa ere eragin du bi herrialdeotan, eta, gaitzak oraindik goia jo ez duen arren, ekonomia babestearen alde egin dute bi estatuok.

AEBen kasuan, hegoaldeko estatuetan agertu da kasu gehien azken egunetan. Osasun idazkari Alex Azarrek herenegun ohartarazi zuen gaitza kontrolpean hartzeko aukerak «gero eta gutxiago» direla, eta herritarrei eskatu zien segurtasun neurriak hartzeko. Izan ere, larunbatean, hirugarren egunez jarraian, 40.000 kasu baino gehiago baieztatu zituzten AEBetan. Arizonan, esaterako, kasuek %267 egin dute gora ekainean.

Donald Trump presidentearen deiari erantzunez, hegoaldeko es- tatuak izan ziren itxialdiko neu- rriak uzten lehenengoetarikoak. Kasuek gorantz jarraitzen dutela ikusita, zenbaitek atzera egin dute, eta neurriak zorroztu. Kaliforniak agindu du, adibidez, tabernak ixteko gaitzak gogorren jo duen zazpi barrutietan.

Txertoak probatzen

Bien bitartean, zientzialariek au- rrera jarraitzen dute COVID- 19aren aurkako txertoa aurkitze- ko lanetan. Txinak beste urrats bat egin zuen atzo, eta militarrekin probatzen hasiko dira CanSino enpresak prestatutakoa. Ad5-nCo da militarrekin probatzen hasi diren txertoa. Harekin egindako probetan, frogatuta geratu da kutsatzeak eragozteko gaitasuna duela.

Botika etxe horrek zabaldu duenez, urtebetez probatuko dute txertoa militarren artean. Pekinen asmoa litzateke beste bi txerto banatzea proba gisara atzerrira bidaiatzen duten funtzionarioen artean. Ez dute zehaztu, ordea, horiek erabiltzea borondatezkoa izango den edo derri- gorrezkoa.

CanSinok azaldu duenez, oraindik esperimentala da milita- rren artean banatu duten txertoa. Botika enpresa hori ez da gizakie- kin probak egiten hasi den baka- rra. AMS etxeak bi txertorekin hasi ditu probak. Hala ere, gaur arte botika etxe bakar batek ere ez du baimenik jaso tratamentua merkaturatzeko. Azken urrats hori urte bukaerarako egitea espero dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.