Palmako Auzitegiak Espainiako erregearen arrebaren inputazioari eutsi dio, aho batez hartu baitute erabakia Monica de la Serna, Juan Jimenez eta Diego Gomez epaileek. Dirua zuritzea egotzita ere inputatuta zegoen, baina hori kendu egin diote epaileek. Hortaz, ustelkeriaren kontrako fiskaltzak eta akusazio partikularrak akusazioak zehatz ditzakete orain.
Hala ere, baliteke hura ez epaitzea. Izan ere, Botin doktrina ezartzen dioten erabaki behar du epaileak. Auzitegi Gorenak 2007ko abenduan ezarri zuen Botin doktrina. Auzitegi Nazionalak uko egin zion Santander bankuko presidente Emilio Botinen aurkako epaiketa bat herri akusazioaren eskariz soilik abiatzeari.