Argentina

Cristina Fernandez ospitaleratu egin dute, eta presidenteordeak hartu du gobernuko agintea

Cristina Fernandez Argentinako presidenteari hilabeteko atsedena hartzeko agindu diote medikuek, duela bi hilabete buruan hartutako kolpe bategatik, eta bihar goizean ebakuntza egingo diote burmuinetik odol-bildu bat kentzeko.

2013ko urriaren 7a
20:14
Entzun

Asteburuan hilabeteko atsedena hartzeko agindu zioten medikuek Argentinako presidente Cristina Fernandezi, burmuinean duen lesio baskular batengatik, eta gaur Olivoseko egoitzatik klinika batera eraman dute, "proba gehiago egiteko". Favaloro Fundazioko klinikatik bertatik jakinarazi dute gero bihar goizean ebakuntza bat egingo diotela, burmuinetik odol-bildu bat kentzeko.

Egun osoan gisa guztietako zurrumurruak zabaldu dira Argentinan, eta arratsaldean Amado Boudou presidenteordeak hartu du gobernua kudeatzeko ardura, notario aurrean.

Boudou Brasiletik itzularazi zuten Fernandezen gaitzaren berri izatean, eta Argentinako ardura exekutiboa bere gain hartu aurretik ere hainbat ekitaldi ofizialetan ordezkatu du presidentea. Iaz ere ordezkatu zuen Boudouk Fernandez, Argentinako presidenteari tiroides glandula kendu eta hiru astean jardunetik kanpo izan zenean. Ordutik, ordea, ustelkeria kasu batzuk leporatu dizkiote Argentinako presidenteordeari.

Urriaren 27an dira egitekoak legebiltzarrerako hauteskundeak Argentinan, eta, hautagai ez den arren, kanpainan bete-betean aritzeko asmoa zuen Fernandezek, bereziki, hauteskunde primarioetan ofizialismoak jasotako emaitza txarren ondoren.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.