Cristina Fernandez Argentinako presidenteak gehiengo osoa lortu zuen atzo egin ziren lehendakaritzarako bozetan, eta ez da bigarren itzulirik izango. Botoen hiru laurdenak zenbatuta, %53,27 jaso zituen Fernandezek eta garaipena ospatu du bart.
Fernandezen ostean Hermes Binner sozialista izan da bigarren hautagai bozkatuena, botoen %17,28rekin. Parte-hartzea %78,34koa izan da.