KATALUNIAKO PROZESU SUBIRANISTA

CUP: "Eskuzabal eta behar den neurrian jokatuko dugu"

Zerrenda subiranistak adierazi du Junts Pel Siri dagokiola gobernua osatzea, eta prozesuari "edukia" emateko "pertsona onenak" beharrezkoak direla.

Junts Pel Sirekin negoziatu nahi dituen ardatzak azaldu ditu CUPek konferentzia politikoan.
2015eko urriaren 8a
07:21
Entzun

Konferentzia politikoa egin du CUPek, eta Junts Pel Si zerrendarekin eztabaidatu nahi dituen gaien inguruko azalpenak eman ditu. Artur Mas Kataluniako Gobernuko jarduneko presidentea eta Junts Pel Siren hautagaia gobernuko presidente hautatzea ahalbidetuko duen ez du argitu CUPek, baina azaldu du "eskuzabaltasunez" jokatuko duela.

Antonio Baños, Anna Gabriel, Albert Botran, Benet Salellas, Eulalia Reguant, Gabriela Serra eta Josep Manel Busqueta parlamentariek hartu dute hitza.

CUPek adierazi du jabetzen dela Junts Pel Si izan dela hauteskundeak irabazi dituen indar politikoa, eta "errepublikaren eraikuntza kolektiboaz" hitz egin nahi du CUPek zerrenda bozkatuenarekin. "Haustura, ekintza plana eta prozesu eratzailea" izango dira CUPen ardatzak negoziazio horretan.

Aldebakartasunaren garrantzia azpimarratu du, "batzen jarraitzeko" beharrarekin batera: "Batzen jarraitzen badugu, zilegitasun handiagoa izango dugu aldebakartasunean".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.