Katalunia

CUPek Aragonesen alde bozkatuko du, eta gauza bera egiteko eskatu dio JxCi

Alderdi antikapitalistako militanteek ontzat eman dute ERCrekin hitzartutako aurreakordioa.

Eulalia Reguant CUPeko diputatua, artxiboko argazki batean. ENRIC FONTCUBERTA, EFE
2021eko martxoaren 25a
12:45
Entzun

CUPeko militanteek ERC Esquerra Republicana de Catalunyarekin adostutako aurreakordioa bozkatu zuten atzo, eta, alderdiak gaur jakinarazi duenez, gehiengoak ontzat eman zuen. Hala, alderdiko bederatzi diputatuek Pere Aragones ERCko hautagaiaren alde bozkatuko dute bihar Kataluniako Parlamentuan egingo den inbestidura saioan. Eulalia Reguant diputatuak eman du erabakiaren berri, eta eskatu die JxC Junts Per Catalunyako kideei ere berdin bozkatzeko.

CUPen aldeko botoekin, 42 diputaturen babesa izango luke Aragonesek, baina aurrera egiteko nahitaezkoa luke JxCekoen 31 ordezkarien babesa. Reguantek En Comu Podemeko kideei ere dei egin die «aldaketarako tresna» bilaka daitezen. «Eurek erabaki beharko dute erregimenaren konpartsa izan nahi duten edo aldaketarako tresna bilakatu».

ERCk eta CUPek joan den asteburuan itxi eta astelehenean jakinarazitako akordioaren arabera, konfiantza mozio bati egin beharko dio aurre Aragonesek bi urte barru. CUPek eta ERCk, Kataluniako Parlamentuaren «subiranotasuna bermatzeko» asmoz, diputatuen «eskubide material, zibil eta politikoak blindatu» nahi dituzte. Horrek bat egingo luke Borrasek parlamentuko presidente kargua hartzean eginiko hitzekin eta, ondorioz, JxCren nahiekin: «Gure betebeharra da parlamentu honen bortxaezintasuna eta independentzia mantentzea, eta ez baimentzea beste botere batzuen esku hartzeak».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.