KATALUNIA

CUPek babesa emango dio Puigdemonten konfiantza mozioari

Irailaren 28an egingo du Kataluniako Parlamentuak presidentearen konfiantza mozioari buruzko eztabaida.

Anna Gabriel CUPeko parlamentaria, Kataluniako Legebiltzarreko saio batean. ANDREU DALMAU / EFE
2016ko irailaren 5a
07:26
Entzun

Anna Gabriel CUPeko diputatuak TV3 telebista katean eginiko elkarrizketa batean jakinarazi du CUPek babesa emango diola Carles Puigdemont Kataluniako Gobernuko presidenteak aurkeztuko duen konfiantza mozioari. CUPeko hamar legebiltzarkideek emango diote baiezkoa, "legealdia hasierako helburuekin bururaino eraman dezan".

Ostiralean batzartu ziren CUPeko ordezkariak eta Puigdemont. Gabrielek azaldu du Puigdemontek ez duela konfiantza mozioa auzi pertsonal gisa aurkeztuko, "prozesuarekiko konfiantza" gisa baizik. CUPek baldintza nahitaezko gisa ezartzen du erreferenduma egitea. Horren harira, Neus Munte gobernuko bozeramaileak iragan astean esan zuen gobernua prest dagoela "bide horri bultzada bat emateko tresnak" ezartzeko. Halere, argi utzi du galdeketa egingo dutela soilik "gehiengoaren babesa" bermatua badu.

Ekainean, aurrekontuak aurrera atera ezinik geratu zen gobernua, eta konfiantza mozio bat iragarri zuen orduan Puigdemontek. Konfiantza mozioak aurrera egingo duela adostuta, aurrekontuen inguruko negoziazioei berrekingo diete asteon Junts Pel Sik eta CUPek. Gabrielek beharrezkotzat jo du "lan egiteko modu berri bat" adostea "gutxieneko adostasun bat" lortzeko, baina zehaztu du kontuek ez dutela baldintzatuko konfiantza mozioaren baiezkoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.