KATALUNIAKO PROZESU SUBIRANISTA

CUPek eskatuta atzeratu dute politikorik bako zerrenda batuari buruzko bilera

Proposamena militantziarekin kontrastatu behar duela argudiatu du. Datorren astera atzeratu dute hitzordua. 

David Fernandez, CUPeko buruzagia. TONI ALBIR / EFE
2015eko uztailaren 10a
10:38
Entzun

CUPek bere militantziarekin kontrastatu nahi du irailaren 27ko hauteskundeetara politikorik gabeko zerrenda batua aurkezteko proposamena, eta horrenbestez, gaur Artur Masek deitutako bilera atzeratzea eskatu du. David Fernandezek baieztatu du albistea Catalunya Radio-n eginiko elkarrizketan. Gaurko bilera hurrengo astean egingo da.

ANC Biltzar Nazional Katalana, Omnium Cultural eta ERC ziren bilerara joatekoak. Ofizialki bilera atzeratuko den berririk ez dutela jaso esan diote Vilaweb-i. Hala ere, esan dute bazekitela  CUPek "agenda arazoak" zituela. Izan ere, bihar batzar nazionala du CUPek. 

David Fernandezek adierazi du proposamena aztertzeko prestutasun osoa dutela CUPen. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.