Nuria Gibert CUPeko bozeramaileak argitasun eta zehaztasun handiagoa eskatu die ERCri eta Junts per Catalunyari, abenduaren 21eko hauteskundeetarako adostu dituzten oinarrizko programan. Kataluniako Errepublikaren aldeko jarrera sendoagoa galdegin die, eta programan jaso duten prozesu konstituziogileari buruzko xehetasun gehiago ematera egin die dei.
ERCren eta Junts per Catalunyaren oinarrizko akordioak aldebiko negoziazioa abiatzea aurreikusten du, Espainiako Gobernuarekin eta Europako Batasunarekin. Puntu horrek zalantzak eragin dizkio CUPi, haren esanetan, aldebiko negoziazioa ezinezkoa baita Madrilekin. "Aldebakarreko bidea hitz egin nahi ez duen estatu batek erabaki du, mahai gainean aukera ugari izan arren". Gibertek ez deritzo bideragarri Kataluniako herritarren borondatea estatuaren erabakiaren menpe" uzteari. Nabarmendu duenez, aldebakarreko bidea da independentisten proiektu politikoa erkaikitzeko bide posible bakarra.